Replay du lundi 3 mai 2021

Kiribil konpainiaren arte tailerrak Angeluko "Etxea" zentro psikiatrikoan

Kiribil konpainiak kultura leku guztietan partekatu nahi du, mugarik gabe

Angeluko Etxea zentroan dagoen Kenny eta Kiribil konpainiako Paxka Indo : zizelketa erraldoia sortzen dute, hondartzan bildu egur eta kadira zaharrekin
Angeluko Etxea zentroan dagoen Kenny eta Kiribil konpainiako Paxka Indo : zizelketa erraldoia sortzen dute, hondartzan bildu egur eta kadira zaharrekin © Radio France - Xexili Foix

Kiribil arte konpainiak lan berezia eramaiten du Angeluko Etxea zentroan : leku hortan, eritasun psikiatrikoak dituzten 50 heldu bizi dira, urte osoan. Patologien arabera - autismoa, bipolaritatea, eskizofrenia... - familien ikusterat ateratzen ahal dira, edo ez.

Etxea bastimenduan margotu dituzten lore handiak, biztanle baten marrazkian oinarrituz
Etxea bastimenduan margotu dituzten lore handiak, biztanle baten marrazkian oinarrituz © Radio France - Xexili Foix

Etxea zentroak Kiribil gomitatu du arte tailerrak antola ditzan zentroan berean : hilabetean behin, Kiribileko kideak etortzen dira, bai dantza, kantua, idazkera, marrazkiak eta antzerkia egiteko, nahi duten jendeekin.
2020eko Abenduan, Kiribilek aste oso bat Etxea zentroan imersioan pasatu zuen, gau eta egunez, eta 2021eko Apirilan, beste imersio aste bat burutu du.

Angeluko Etxea zentroan kokatu duten "instrumentarium"
Angeluko Etxea zentroan kokatu duten "instrumentarium" © Radio France - Xexili Foix

Kiribil eta Etxeako jende eta langileekin baterat, lan bereziak sortu dituzte : batek egin marrazkia, freska handia bilakatu da, beste batek hondartzan biltzen duen egurrarekin, zizelketa erraldoia, eta "instrumentarium" bat parkean instalatu dute.
Arboletan, dilindan eman dituzte alde batean adar handiak, eta beste xoko batean, Ortzaitzeko Goikoetxea familiak egin lur pot handi batzu : horien gainean makil batzuekin joz, musika sortzen da.

Instalazio hoiek Etxea zentroan egoten dira, biztanleek nahi dutelarik balia ditzaten.
Kiribil eta Etxea zentroan asmoa dute erakusketa bat antolatzea, tailerretan bildu marrazki, soinu eta argazkiekin, 2021eko udazkenean.

Angeluko Etxea zentroan, parkean
Angeluko Etxea zentroan, parkean © Radio France - Xexili Foix
Mots clés: