Replay du mardi 25 mai 2021

Konpostelako Beilarien Bulegoa berriz idekia Donibane Garazin

Beilarien Bulegoa ideki zen orain dela 30 urte : Konpostelako Bidean dabilen jendea errezebitzeko eta informatzeko leku paregabea da

Donibane Garazin, Beilarien Bulegoa Zitadelako Karrikan kokatua da, 39 zenbakian
Donibane Garazin, Beilarien Bulegoa Zitadelako Karrikan kokatua da, 39 zenbakian © Radio France - Xexili Foix

Azken urte hauetan, Konpostelako Bidean, gero eta beilari gehiago bada : horiek laguntza behar dute, Orreagako etapan behar den bidetik pasatzeko, jakiteko nun edan, jan edo lo egin, eta kredentziala - beilariaren pasaportea- tanponatzeko.
Hori dena proposatzen dute Beilarien Bulegoan, Zitadelako Karrikan : "Les Amis du Chemin de Saint Jacques - Jondoni Jakobe Bideko Lagunak" elkarte horrek 200 laguntzaile biltzen ditu urtean zehar, permanentzia txandak segurtatzeko.

Donibane Garazin, Beilarien Bulegoko laguntzaileak
Donibane Garazin, Beilarien Bulegoko laguntzaileak © Radio France - Xexili Foix

Nahiz eta bide desberdinak Frantzia edo Europan urrunagotik hasten diren (Tours, Le Puy en Velay, Arles, Véselay...), ainitz beilariek Donibane Garazin bidea hasten dute : horrela, Beilarien Bulegoan, kredentzialean lehen zigilua tanponatzen dute.

Jondoni Jakoberen kontxa, beilarien sinboloa, Donibane Garaziko etxea baten aintzinean
Jondoni Jakoberen kontxa, beilarien sinboloa, Donibane Garaziko etxea baten aintzinean © Radio France - Xexili Foix

2019an, Bulegotik 61 104 beilari pasatu dira, 114 nazionalitate desberdinetakoak.

COVID 19arengatik, Beilarien Bulegoa zonbait hilabetez hetsirik egon da, 2021eko Maiatzaren 17an berriz ideki da, eta lehen astean, 300 bat beilari errezebitu ditu, usaian 300 egunean direlarik.

"Les Amis du Chemin de Saint Jacques - Jondoni Jakobe Bideko Lagunak" elkartea bizi da beilarien emaitzei esker
"Les Amis du Chemin de Saint Jacques - Jondoni Jakobe Bideko Lagunak" elkartea bizi da beilarien emaitzei esker © Radio France - Xexili Foix

Maiatzaren 16an bestalde, beilariendako beste leku batzu ideki dituzte : Donibane Lohitzunen, Sanata Elixabete aterpea, Donapaleun, Frantsiskanoen Etxean, eta berrikuntza bat, Baionan, Gosse karrikan, 12 ohe dituen aterpe bat.

"Les Amis du Chemin de Saint Jacques - Jondoni Jakobe Bideko Lagunak" elkartearen diru sartze nagusiak dira kredentzialen tanponatzeak (2 euro pertsona bakotx), eta beilariek egiten dituzten emaitzak, Konpostelako beilarien sinboloa den kontxa bat hartuz edo ez.

Donibane Garazin, Beilarien Bulegoa egunero idekia da :

Donibane Garaziko Beilarien Bulegoko idekitze tenoreak
Donibane Garaziko Beilarien Bulegoko idekitze tenoreak © Radio France - Xexili Foix
Donibane Garaziko Beilarien Bulegotik pasatu eta, Konpostelarat joaiteko, "kontxaren marrazkia" segitu behar da
Donibane Garaziko Beilarien Bulegotik pasatu eta, Konpostelarat joaiteko, "kontxaren marrazkia" segitu behar da © Radio France - Xexili Foix