Toutes les émissions

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Koruak lehen festibala Baionan
Koruak lehen festibala Baionan - Koruak

Koruak festibala Baionan, Azaroaren 2tik 4erat

Diffusion du vendredi 2 novembre 2018 Durée : 41min

Ezin Aseak peñak eta Baionako Herriko Etxeak KORUAK nazioarteko lehen koroen festibala antolatzen dute Baionan.

Bi partetan dago : Tolosako festibalean sarituak izan diren nazioarteko koroen kontzertuak, eta euskal koroen eguna Azaroaren 3an.

Herriko antzokian :

- Azaroaren 2an : Japoniatik, Kinokai Youth Choir Kanami, 20,30etan

- Azaroaren 3an : Filipinetatik, Ateneo Chamber Singers de Manila, 20,30etan

- Azaroaren 4ean : Estatu Batuetatik, Salt Lake Vocal Artists, 17etan

Azaroaren 3an, Baionako koroen eguna (dohainik) :

- 10,30etan : 

      * Kalostran, Ikusiko, Izar-Hitza eta Bestela

      * San Andres elizan, Pottorroak, De Colores, Enara

      * Santizpiritu elizan, Errobi Kanta, Lauhaizetarat, Medikoak

      * Protestanteen Tenpluan, Aizkoa, Go Swing, Kantarima

      * Herriko antzokian, Buhaminak, Xaramela, Haiz Egoa

- 13etan, katedralan : Baionako koroetako 400 kantariak, elgarrekin ariko dira

Azaroaren 4ean, Ezin Aseak peñan (Pelletier karrikan) :

- 11etan, mintzaldia Etienne Rousseau-Plotto-rekin : "Euskal Herriko koralen kantua nundik dator ?"