Replay du samedi 20 février 2021

Laborantza ganbarak antolatu ikastaldiak

- Mis à jour le

2015-etik hari dela Euskal Herriko laborantza ganbara agro-oihangintza lantzen.

Agor-oihangintza ikastaldiak
Agor-oihangintza ikastaldiak - Etienne Jobard

Agro-oihangintza, laborantza eta arbola batzen dituen lana da. Ohartu dira Euskal Herriko Laborantza ganbara beharrezkoa zela hori eta betidanik izan dela horrelakorik laborantza munduan. 2016-ean lan postu bat ideki zuten horretaz arduratzeko denbora osoz. 

Geroztik erabaki dute zonbait ikastaldi antolatzea jenderi hori ezagutarazteko eta sentsibilitatzeko. 

2021ko otsailaren ikastaldia
2021ko otsailaren ikastaldia - Etienne Jobard

Agro-oihangintzaren inguruan egiten dituzten lanak anitz dira: 

- Laborarien segipen indibidual bat segurtatzea 

- Lurraldean animazio eta ikastaldiak antolatzea 

- Komunikazio lan baten egitea 

Beste ikastaldi bat iraganen da martxoaren 8an, fruitudun arbolen inguruan, interesatuak bazarete, Euskal Herriko Laborantza ganbara deitu behar da izena emateko. Goizean parte teoriko bat proposatua izanen da, eguerdian piknik partekatu bat eta arratsaldean praktika izanen da. 

Ikastaldia 2021/02/19
Ikastaldia 2021/02/19 - Etienne Jobard
Mots clés: