Replay du lundi 29 mars 2021

LAT Lapurdiko Arraun Taldea : estropadak laster hasiko dira !

- Mis à jour le

2016tik, Lapurdiko traineru taldeek indarrak batu dituzte, arraunlari ekipa lehiakorragoak sortzeko

Lapurdiko Arraun Taldeko gizonen ekipa, entrenatzen, estrodapak prestatzeko
Lapurdiko Arraun Taldeko gizonen ekipa, entrenatzen, estrodapak prestatzeko - LAT

Angeluko Ibaialde eta Donibane Ur Joko elkarteek sortu duten LAT Lapurdiko Arraun Taldeak bi sail ditu, emazteak eta gizon arraunlariak.
Gaur egun, 40 bat arraunlari badira, eta dotzena bat pertsona logistikaz eta elkartearen kudeaketaz arduratzeko.

LAT Lapurdiko Arraun Taldeko ekipek Hego Euskal Herri eta Kantabriako traineru txapelketan parte hartzen dute, Ekainaren 19tik aintzina :

  • gizonak maila batez hupatu dira, aurten 2.garren mailan ariko dira, ARC 1 Ligan
  • emazteak ETE Ligan ariko dira, hots 2.garren mailan

Traineru batek 200 kg pisatzen ditu, karbonazko fibraz eginak dira, eta 13 arraunlari eta lemari / patroina biltzen ditu. LAT Lapurdiko Arraun Taldeak hiru traineru baliatzen ditu, Ur Joko eta Ibaialde elkartekoak direnak. Traineru egile bakar bat bada, Orion Amilibia ontziola, eta ondorioz, merkatu ttipia izanik, traineruen prezioa handia da : 35 000 edo 40 000 euro kondatu behar da traineru berri batentzat, eta beste 15 000 euro gehitu behar dira arraunak eta erremorka erosteko.

Mots clés: