Replay du mardi 27 avril 2021

Laurendi Zenekorta musikaria : Tailandiatik Euskal Herrirat itzulia, euskaraz kantatzeko

Familia euskalduna du, Akizen handitu da, Asian luzaz bizi izan eta, Laurendi Zenekorta Euskal Herrirat itzuli da

Laurendi Zenekorta, Ziburuko Bittor ostatu famatuaren aintzinean
Laurendi Zenekorta, Ziburuko Bittor ostatu famatuaren aintzinean © Radio France - Xexili Foix

Laurendi Zenekorta musikaria da, kantatzen du eta gitarra jotzen du. Bidaiaria da ere : gaztetik Asiarat joaiteko ametsa bete zuen, 25 urte zituelarik.  Laos-erat joan zen, han bizi izan zen, tokiko hizkuntza ikasi zuen, eta laozieraz kantatzen zuen, tabernetan.
Urte batzu Laos-en pasatu eta, Tailandiarat joan zen, han ere, bertako hizkuntza ikasi, eta tabernetan, kontzertuak emaiten zituen, tailandieraz eta inglesez.

Euskal Herrirat itzuli zen, Tailandian ezagutu zuen emaztearekin, eta Donibane Lohitzunen finkatu da. Euskara berreskuratu, euskararen alde kantuen bidez borrokatu, horiek dira Laurendi Zenekortaren xedeak.

Musikaren bidez, adin guztietako jendeak hunkitu

Kantuak euskaraz konposatzen ditu orain, lehen disko bat rock eta folk giroan sortu nahi luke, eta beste proiektu bat ere badu, haur ttipiendako seaska kantuen disko bat pentsatu, grabatu eta zabaldu nahi luke.

Youtuben, Laurendi Zenekorta errex atxemanen duzue.

Mots clés: