Miarritzeko meditekan antolaturiko erakusketa
2021ko urtarrilaren 9-tik otsailaren 20-a arte iraganen da Miarritzeko mediatekan sorginkeriari buruzko erakusketa
2019an atera zuten Claude Labat historialariak eta Marko marrazkilariak "Sorcellerie manigances et sarabandes" liburua. Obra horretan, sorginkeriari buruzko istorioak atxematen dira bainan helburua da ere jendeari jakinaraztea zer zen garaiko sorginkeria bainan ere nola pasatzen ziren auziak.
2021ko urtarrilaren 9-tik eta 2021ko otsailaren 20-a arte, Miarritzeko mediatekan erakusketa bat antolatua da bi artista horiekin bainan ere Irisarriko Ospitalea ondare zentroarekin partaidetzan. Erakusketa hori euskaraz eta frantsesez proposatua da eta adin guzientzat (ez ttipi ttipientzat) egokia da. Haien helburua zinez sorkinkeria eta sorginmaniaren aspektu guzien ezagutaraztea da. Atelier batzuk ere proposatuak izanen dira bainan ere Asisko Urmeneta etorriko da bere azken liburuaren presentatzera, sorginkeriari buruzkoa dena.
Claude Labat-ek bisita gidatuak proposatuko ditu frantsesez urtarrilaren 16 et 30 ean arratsaldeko 2:30-tik 6-ak arte aldiz kasu izena eman behar da.
Bisita gidatuak euskaraz ere posible dira aldiz bertra deitu behar da galdegiteko. Miarritzeko telefono zenbakia : 05 59 22 28 86
Hara erakusketaren argazki batzu :
- Salons - foires - expos
- Euskara - Langue basque
- Exposition
- Patrimoine culturel
- Afficher plus d'élements