Replay du dimanche 28 février 2021

Garaziko ikastolaren ate idekiak

- Mis à jour le

2021ko martxoaren 6an iraganen dira Garaziko ikastolaren ate idekiak

Garaziko ikastola
Garaziko ikastola - Garaziko ikastola

Duela 49 urte orain sortu zela Garaziko ikastola. Geroztik urtero hemendatu da ikasle kopurua eta orduan erabaki zuten Azkarateko ikastola idekitzea ikasle kopurua orekatzeko. Geroztik 100 bat haur dute urtero eta aurten 109 dira Garaziko ikastolan. 

Haien helburua da euskaraz irakastea bainan ere bizitzea. Ikastola horretan, urtero proiektu pedagogiko bat plantan ematen dute. Aurten Libertimendua da eta apirilaren 9an izanen den ikastolaren bestan emanen dute. 

Garaziko ikastolak, Ipar Euskal Herriko ikastola guziak bezala, ate idekiak martxoaren 6an iraganen dira. Aldiz usaian ezbezalako moduan, pandemia izanik, izena eman behar da aitzinetik hitzordua hartzeko. 9:30 eta 12:30ak artean iraganen dira eta hautatzen duzue zer tenoretan bisitatu nahi duzuen, familiek bakarka bisitatuko dutelako ikastola. Izena emateko mailez egiten ahal duzue : garaziko.ikastola@gmail.com edo telefonoz : 05 59 37 27 54 deituz. 

Mots clés: