Kutxa bira
Argentina-tik abiatu zen kutxa eta Urruñaraino joanen da.
Aurten, Korrika ezin izan da antolatu covid dela eta, ondorioz, beste ideia bat izan dute Iparra Hegoa elkarteko kideek : Kutxa Bira.
Euskal Herri osoan zehar eta diaspora osoan zehar ibili den kutxa bat da Kutxa Bira hori. Helburua : nahi duen pertsonek eman dezatela idatzitako amets bat kutxa horretan.
Argentinatik abiatu zen kutxa hori 2021ko martxoaren 20ean, Hego Ameriketan ibili dira, euskal etxe batetik bestera kutxa betetzen eta gero, emazte batek egazkina hartu eta Etxepare lizeora joan da kutxarekin ikasleen ikustera eta ezagutzera. Ekimen eder baten ondotik, kutxak bere bidea segitu du Euskal Herrian zehar, ipar eta hegoaldean. Euskal Herritik kanpo ere ibili da, adibidez Bartzelonatik pasatu da.
Amaiera ekitaldi bat antolatzen dute 2021ko maiatzaren 29an Urruñako herriko etxe plazan. Bertan zuzenean Kanaldude-k emankizun bat eginen du bere webgunearen bidez, arratsaldeko 18:00-etatik goiti, diasporako jendea parte hartu ahal izateko.
- Idées de sorties
- Euskara - Langue basque
- Pays basque
- Afficher plus d'élements