Replay du jeudi 13 mai 2021

Lekornen, Garro etxalde biologikoa urratsez urrats garatzen da

Garro gazteluaren eremuan, laborantxa proiektu desberdinak izan dira, eta Garro etxaldea, barazki kooperatiba 2011an sortu dute

Lekorneko Garro etxaldean, barazki biologikoak landatzen dituzte eta zuzenki saltzen dituzte
Lekorneko Garro etxaldean, barazki biologikoak landatzen dituzte eta zuzenki saltzen dituzte © Radio France - Xexili Foix

Laborantxa biologiko eta iraunkorra, tokikoa, hori da Garro etxaldeak hautatu duen bidea : barazkiak ekoizten ditu, sasoinak segituz, mota zahar eta herrikoi desberdinak baliatuz. Produktu kimikorik ez dute erabiltzen, belar txarrak eskuz kentzen dituzte, negutegietan, edo kanpoan diren barazkien artean.

2016tik, Arto Gorria landatzen dute, eta Arto Gorria elkarteak duen errotari esker, irintzen dute.
2018ko neguan, 350 fruitu zuhaitzak landatu dituzte, lehen sagarrak bildu dituzte 2021ko udazkenean.

Laborantxa garapen iraunkorra

2020an, sail berri bat Garro etxaldean sortu dute : bio barazki landare ttipiak egiten dituzte, eta eskualdeko baratzezainei saltzen dizkiete. Gaur egun 5 langile Garro etxaldean ari dira, 4 baratzegintzan eta arbolgintzan, eta bat landare ttipietan ari dena. Gazte aprendiz batzu ere formakuntzan hartzen dituzte, urtean zehar.

Garro barazkiak AMAP eta saskietan saltzen dituzte, Lekorneko eskolan jantegian zerbitzatzen dituzte.
Garro barazkiak saltzen dituzte ere ostiral goizetan, Kanboko merkatuan.

Xehetasun gehiagorentzat :

  • Garro Etxaldea, 64 240 Lekorne
  • 06 70 18 26 40
  • Mail : garro@live.fr