Libe Goñi Garate, ikastoletako lehen andereñoa eta "Monzon Ganuza" lehen saritua
Nafarroan sortua, Gipuzkoan handitu, Libe Goñi Garate gazte zelarik Lapurdirat joan zen, eta Baionan bizi da gaur egun
Libe Goñi Garate-k mila bizi izan ditu : Lapurdirat joan eta, Argitxu Noblia ezagutu zuen, horrek galdetu zion haurrak zaintzea euskaraz, aski fite, lehen ikastolaren proiektua gauzatu zelarik, Libe bilakatu zen lehen andereñoa.
Urte luzeak ikastolan pasatu ditu, euskara erakasten, bainan ere dantza eta kantua. Buraso batzukein, Olentzero festa berpiztu zuten, giro euskalduna zabalduz.
Bergarako hiriak sortu berria duen Monzon-Ganuza lehen saria eskaini dio, eskertzeko euskara euskal kulturaren alde betidanik izan duen atxikimendua : ohore handia, Libe Goñi Garatek ikastoletako buraso guztiekin partekatzen duena.
GAur egun, Libe Goñi Garate erretretan da, euskaraz bizitzen segitzen du, "reiki" praktikatzen du, gorputza lasaitzeko, eta liburu bat plazaratzen du "Har 3 minutu zuretako".
- Société
- Enseignants
- Euskara - Langue basque
- Patrimoine culturel
- Afficher plus d'élements