Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Breuer auzoa
Breuer auzoa © Radio France - Xexili Foix

Libreplume elkarteak Baionako Breuer auzoan atelierrak eskaintzen ditu

Diffusion du mercredi 16 octobre 2019 Durée : 48min

Gazte literatura sustatzen duen Baionako Libreplume elkartea argitan

Baionako Libreplume elkartea tokiz aldatu da ! Luzaz Santizpirituko Santa Katalina karrikan egon eta, uda hontatik, Ipar Baionarat joan da, Breuer alderat. Orain, haur eta gazteak errezebitzen dituzte Jouandin karrikan, 6bis helbidean.

Urte osoan, tailerrak antolatzen dituzte : idazkera, kantua, marrazki, eta irakurketa. Pijama gauak ere usu egiten dituzte, hurrengoa, euskaraz, Urriaren 18an, 19,30etan Libreplume egoitzan : 4 urtetik goiti parte har daiteke, buraso batek lagundurik, eta ñuñuak ere gomit dira ! Asteazken arratsalde guziz (13,30 - 16ak), liburuak ere begiratzen ahal dira.

  • Gaurko saioan, Diaspora eta Zu kronikan, Benoit Etcheverry-k Pariseko Lorea Ibañez-ekin solas egin du, hango Eskual Etxeko aurkezpena egin digu.
  • Gaurko kantua, Berri Txarrak taldearen "Lemak, aingurak" : nafartarrek jakinarazi dute laster taldea geldituko dela, azken kontzertuak emaiten hasiak dira, Baionatik pasatuko dira, Urriaren 19an, Zizpa Gaztetxean ariko dira