Replay du mercredi 10 juin 2020

MAIATZ argitaletxea, beti aintzina

1982tik, euskal literatura sustatzen du, euskaraz, Euskal Herrian

Luzien Etxezaharreta, Maiatz argitaletxearen sortzailetaik bat
Luzien Etxezaharreta, Maiatz argitaletxearen sortzailetaik bat - Maiatz

Luzien Etxezaharreta eta Itxaro Borda-k MAIATZ sortu zuten, eta "Maiatz" izeneko lehen aldizkaria 1982ko otsailean plazaratu zuten, Etienne Salaberri, Itxaro Borda, Auxtin Zamora, Emilio Lopez, Eñaut Etxamendi, Maddi Pelot, Luzien Etxezaharreta, Henriette Aire, Ermi Madariaga, Michel Gardi, Manex Pagola, Manex Erdozaintzi-Etxart, Beñat Oihartzabal, Aurelia Arkotxa, Txomin Peillen, Ladix Arrosagarai, Jon Casenave, Jean-Louis Davant eta Daniel Landarten obrekin.

Geroztik, Maiatz aldizkarietaz gain, euskal idazleen liburuak ere argitaratzen ditu.

2020an, lau liburu atera ditu :

  • Askatasuna, Odon Nobliak idatzia, gazte literatur sailakoa.
  • Hala bazan, Joseba Aurkenerenak idatzia, hau ere gazteei itzulia.
  • Euskal gerrikoa, Xerar Urrutia Jorajuriak idatzia, historia fikzio bat, sorginen errepresioaz.
  • Bizi zilipurtak, Luixa Guilzuk idatzia, poesi bilduma bat.
Mots clés: