Replay du dimanche 23 mai 2021

Maiatzaren antzerkia Hendaia-n

2021ko maiatzaren 27tik 30ra iraganen da festibala Hendaian.

Antzerkiaren maiatza
Antzerkiaren maiatza - Hendaia

Joan den urtean ezeztatu behar izan dute Antzerkiaren Maiatza festibalaren 36. edizioa Hendaian. Bainan aurten baimena ukan dute horren mantentzea ; horregatik aurten ospatuko dute 36. edizioa.
Ikusgarri bakoitzarentzat lekuak mugatu behar izan dituzte segurtasun neurrien errespetatzeko, bainan haientzat garrantzitsuena da festibala egin ahal izatea. Gaztelu Zahar-en iraganen dira ekiment gehienak. 

Ikusgarri guziak, berantenik gaueko 20:30-etan bukatuko dira etxeratze agindua errespetatu ahal izan dezaten oresent izanen diren pertsona guziak.
Hemen atxemanen duzue programazio guzia. Kasu aldiz, lekuak mugatuak baitira, interesatuak bazarete ikusgarri batez, aintzinetik zuen lekua erreserbatu behar da !! Txartelak : hemen

Mots clés: