Passer au contenu

Le média
de la vie locale

Publicité
Logo France Bleu

Marina Beheretche biolin jolea :"Aztarnak" lehen kontzertua Baionan, Abenduaren 3an

À retrouver dans l'émission
Par

Marina Beheretche biolin joleak "Aztarnak - Les Empreintes Basques" musika sorkuntza berria presentatuko du

Aztarnak musika proiektua lehen aldikotz Baionan aurkeztuko da Abenduaren 3an
Aztarnak musika proiektua lehen aldikotz Baionan aurkeztuko da Abenduaren 3an

Marina Beheretche musikari eta musika erakaslea da. Biolina jotzen du, eta disko baten proiektua burutzeko, arrakastatsua izan zen diru biltze kanpaina handi bat antolatu zuen.

Azken hilabete hauetan, Aztarnak proiektua landu du, beste musikari batzuekin baterat : Aude Fade (alto), Emmanuelle Bacquet (biolontxeloa), Vincent Planes (piano), Joachim Bouillier (biolina), Emeline Bouillier (kontrabaxua), Paxkalin Chabagno eta Paxkal Indo (txalaparta), Mixel Etxekopar (txirula), eta plastiziano bat, Arantxa Lannes.

Euskal konposidoreen obra batzu emanen dituzte : Peio Cabalette, Frédéric Gaillardet, Joël Merah, Nathalie Biarnes, Philippe de Ezcurra, eta sorkuntzak ere aurkeztuko dituzte.

Kontzertua, Baionako Arteen Hirian, Grenet aretoan, Abenduaren 3an, gaueko 8etan.
Txartelak erreserbatu HEMEN 

Épisodes

Tous les épisodes

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3
Publicité
Logo France Bleu