Replay du mercredi 16 septembre 2020

Marko marrazkilariak komiki berria Kanbon aurkeztuko du Irailaren 20an

3.garren Liburu Azoka Kanboko San Josep parkean iraganen da

Marko marrazkilaria etxean, liburuak begiratzen ari
Marko marrazkilaria etxean, liburuak begiratzen ari © Radio France - Xexili Foix

"Gazteria eta ondareak", Arnagak "liburuen baratzea" antolatzen du : haur eta gazteendako literatura, komikiak, liburu mota ainitz presentatuko da.

Parte hartzaileen artean, Marko marrazkilariak "Le jour où la nuit s'est levée" liburu berria presentatuko eta izenpetuko du : "Le jour où" sailaren 5.garren liburua, Markok marrazkiak egiten ditu, Maélak koloratzen ditu, eta Beka-k testuak idazten ditu (Bamboo argitaletxean). Biziaren gora beherak aztertzen dira, modu idekian, baketsuan, eta Markoak marrazki eder bezain adierazgarriak agertzen ditu.

Liburu Azoka, Kanbon, Irailaren 20an, goizeko 9,30etatik arratseko 6,30etarat, sartzea dohainik.

Marko, atelierran, liburua izenpetzen eta marrazkia eskaintzen
Marko, atelierran, liburua izenpetzen eta marrazkia eskaintzen © Radio France - Xexili Foix
Mots clés: