Replay du samedi 5 septembre 2020

Miarritzeko Maitaldia festibala : Julen Rodriguez Flores afitxaburu dantzaria

2020ko irailaren 11-tik 20-ra iraganen da Miarritzen urtero bezala Maitaldia (le temps d'aimer la danse) dantza festibala.

2020ko Miarritzeko Maitaldia festibala
2020ko Miarritzeko Maitaldia festibala - Le temps d'aimer la danse

Bi astez, Miarritzen dantza giroa izanen da ; Maitaldia (le Temps d'aimer la danse) festibalarekin. 

Aurten afitxaren gainean, bi pertsona ikusten dira eta horietarik bat, Julen Rodriguez Flores da ; euskal dantzari gipuzkoarra. 

Bera ttipitik ari da euskal dantzan, geroago hasi zen dantza klasikoan eta Madrileko konserbatorio batera joan izan da ere ikasketentzat non dantza garaikidea ikasi duen. 

Bera, urrian dantzan ariko da Miarritzen eta dantzaldi horren goitatzeko beste ikusgarri ainitz proposatuak dira Maitaldi festibal horretan. 

Programazio guzian haien webgunean duzue : https://letempsdaimer.com/

Mots clés: