Replay du jeudi 19 novembre 2020

"Migrants Project", reggae diskoa, 10 bat artistekin, Etorkinekin elkartearen alde

Pierre Talgorn "Lehoia" musikariak Solidacte elkartea sortu du, 2020ko Martxoan, beste elkarteen laguntzeko, proiektu bereziak landuz

Migrants Project diskoaren azala
Migrants Project diskoaren azala - Solidacte elkartea

"Migrants Project" musika sorkuntza da : Pierre Talgorn musikaria izanik, lagunak kontaktatu ditu, proposatuz kantuak grabatzea, reggae doinuetan, Etorkinekin elkartearen alde.

10 bat artistek eta Altxa Zokoa koralak parte hartu dute : Pierre Talgorn-ek musika gehiena sortu du, Xano-ren laguntzarekin, eta parte hartzaileek testuak idatzi dituzte, frantsesez eta pixka bat euskaraz ere. Orotarat 9 kantu dira.

500 Disko atera dituzte, prezio tipitan (6 €). Erosi nahi baduzue, aukera desberdinak dira :

  • telefonoz galdetuz : 06 33 13 89 69 zenbakirat deituz edo mezu bat utziz
  • emailez : sld@gmx.fr helbiderat idatziz
  • facebooken, Solidacte orrian
Mots clés: