Replay du jeudi 14 janvier 2021

Mikel Dalbret-ren obrak ikusgai Uztaritzen, tTok arte lekuan

tTok sorkuntza eta arte galeria da Uztaritzen, Purguko auzoan

Mikel Dalbret artistaren erakusketaren afitxa
Mikel Dalbret artistaren erakusketaren afitxa - tTok

tTok galeriak Mikel Dalbret artista ziburutarra gomitatzen du, Apirilaren 2a arte : artista horrek batbatekotasuna eta irudimena nahasten ditu, forma grafikoak, borobil eta karratuak, ezkonduz, kolore desberdinak uztartuz. Azken 10 urtetan sortu margoak eta zizelketak presentatzen ditu Uztaritzen.

Hitzordua tTok galerian, Uztaritzen (Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza), asteazken eta ostegunetan, 10:00-12:30 eta 14:00-19:00 artean irekia, edo hitzordua hartuz: 06.01.98.00.24.

Mots clés: