Société

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Maialen, Xabaltx eta Pat Tetevuide
Maialen, Xabaltx eta Pat Tetevuide © Radio France - Xexili Foix

Mixu Gogoan, Maialen, Xabaltx eta Pat Tetevuide-ekin

Diffusion du lundi 7 janvier 2019 Durée : 45min

Mixu, sortzez Patrick Michelena, 2009ko Urtarrilaren 2an zendu zen, batbatez, Jean Dauger zelaian, errugbi partida denbora, matxa aintzin Pottokarekin kantatu eta.

Mixu - Aucun(e)
Mixu - Sustraia

Mixu urruñarra musikari handia zen, gaztetik talde desberdinetan ibilia : Ipar Haize, Izan dantzaldi taldean, Kuxkuxtu txarangan...

1992an, Sustraia taldea lagun batzuekin sortu zuen, dantzaldi talde bat baino gehiago izan zen, jendeak dantzan eman zuena, bai Euskal Herrian eta bai kanpoan ere.

Berantago, Xabaltx laguna eta Maialen-ekin, MMX osatu zuen, kantu herrikoiak bertsione biziki modernoetan eskaini zituzten.

Mixuk, bakarlari gisa, disko bat egin zuen, eta mila proiektu zituelarik, bihotz kolpez joan zitzaigun.

Mixu Gogoan dugu beti !

Xabaltx, Maialen eta Pat Tetevuide lagunekin, Urruñatik gurekin izan den Beñat Elizondo-rekin emankizun hau dedikatzen diogu.