Replay du lundi 29 janvier 2018

Muskildin Kabaret gaua, Otsailaren 3an

Muskildiko Kabaret Gaua
Muskildiko Kabaret Gaua - Muskildi Bizi

Otsailaren 3an, Muskildi Bizi elkarteak 5.garren Kabaret Gaua antolatzen du, Posonpes gelan.

Artista batzu gomitatuak dira, bai musikari eta kondalariak :

·       "Inganamundo" ikusgarria aurkeztuko dute Mixel Etxekopar, Sacha Standen eta Jean-Mixel Bedaxagar-ek : lehenago ostatuetan entzuten ziren harat honatak gogoan, Jean Mixel Bedaxagar-ek ixtoria, ipuin eta zahar hitzak partekatuko ditu. Artetik, kantu batzu eskainiko ditu, Mixel Etxekopar eta Sacha Standen-en laguntzarekin.

Inganamundo
Inganamundo - Allande Sokarros

·       « Mairu Dantza » ikusgarria, Mirentxu Aguerre eta Xabier Itzainarekin. 

Mairua bestea da, kanpotiarra, etorkina, desberdina dena. Europan, Ameriketan edo Afrikan, mairu herrietan egin bidajetan hontü kantore zonbait agertüko dütüe Mirentxu Aguerre (kantore eta perküzioak) eta Xabier Itzaina (gitarra, ud, xirulan eta kantan) aspaldiko lagünak.   

KABARET GAÜA aurten Lurzaindiaren alde antolatzen da.