Replay du mardi 28 janvier 2020

Muskildin, La Parisienne Libérée eta Aguxtin Alkhat, Otsailaren 1ean

Urte guziz, Muskildi Bizi elkarteak kabaret gaualdia antolatzen du, tokiko artistak gomitatuz

Muskildiko kabaret gaua, Otsailaren 1ean
Muskildiko kabaret gaua, Otsailaren 1ean - Muskildi Bizi

Muskildiko gaualdia Posonpesenean antolatzen dute, Otsailaren 1ean, gaueko 9etan :

- Aguxtin Alkhat musikariak folk-rock izpirituan jadanik bi disko egin ditu, bere taldearekin : Ihes Egin (2013, Usopop) et Haizearen Meneko (2015, Elkar). Ernest Alkhat bertsulari famatuaren semeak poesiaz beteak diren kantuak sortzen eta jotzen ditu. Aldi hontan, modu akustikoan ariko da.

- La Parisienne Libérée : Xiberoan bizi den artista horrek aktualitateko gaiak kantuen bidez jorratzen ditu. Ezaguna bilakatu da, interneten bideoak zabalduz.

- Euskal Herriko gaiak ere aipatuko dira : Aurore Martin, Altsasuko gazteen eta Bake egileen arrestatzeak besteak beste.  

Kabaret gaualdia Harrera elkartearen alde da aurten : elkarte horrek euskal preso ohi eta iheslariek Euskal Herrian bizitzeko eraman behar dituzten urratsetan laguntzen ditu (bizitegia, osagarria, paperak, diru laguntzak...)

Mots clés: