Replay du mardi 26 janvier 2021

Mutturfin, etxeko burger eta plater onak herriz herri proposatzen dituen food-truck kamiona

Guilhem Marrimpoey-ek Mutturfin foodtruck – sukalde ibiltari kamiona – Donamartirin

Guilhem Marrimpoey eta Mutturfin euskal food truck
Guilhem Marrimpoey eta Mutturfin euskal food truck - Mutturfin

Luzaz sukaldaritzan lan egin eta, Guilhem Marrimpoey-ek nahi izan du herrian lan egin, tokiko ekoizpenekin, eta proiktua gauzatu zuen, food-truck bat erosi zuelarik : lan tresna ibiltaria, sukaldari bakar batendako egokia !

Aste guziz, Mutturfinherriz herri ibiltzen da, Hazparne, Irisarri, Donapaleu, Oragarre eta Donamartirin, usaian arratsetan, bainan COVIDarengatik gauean jendea etxean egon behar baita, azken asteetan, eguerditan herrietan instalatzen da. Aste guziz, etxeko plater eta deserta desberdinak proposatzen ditu, aste hontan "xerrikia karamelarekin, eta irris-esnea", ahantzi gabe Mutturfin burger famatuak eta amuarrain bagels delakoak.

Aste hontan, Mutturfin atxemanen duzue :

  • Urtarrilaren 27an, asteazkenez, Hazparnen
  • Urtarrilaren 28an, ostegunez, Irisarrin
  • Urtarrilaren 29an, ostiralez, Donapaleun
  • Urtarrilaren 30ean, larunbatez, Bastidan.

Mutturfin nun geldituko den jakiteko, facebook orria ikus ezazue, edo deitu 07 61 73 53 50 zenbakirat.

Mots clés: