Replay du vendredi 22 janvier 2021

Nanoua konpainiak antzerki bat emanen du Baionako mediatekan

- Mis à jour le

2021ko urtarrilaren 23an ariko da Nanoua konpainia Baionako mediatekan

Nanoua konpainia
Nanoua konpainia - Nanoua konpainia

Nanoua konpainia Fanny Bérard-ek montaturiko 10 urteko antzerki konpainia bat da.  Bere antzerki guziak, edozoin lekutan emanak izateko sortuak dira. Antzezlan bakoitza objektu bat du abiatze puntu gisa eta horren inguruan istorio bat sortuko da. Duela guti erabaki dute haurrei zuzenduriko antzerkiak elebiduntzea, eskoletara hedatzeko. 

2021ko urtarrilaren 23an, arratsaldeko 3-etan, Baionako mediatekan, haurrentzat, "Kutxetan ibilki" antzerkia (euskaraz) emanen du Nanoua konpainiak, sarrera urririk baina mugatuak izanen dira. Iristen diren lehenentzat izanen dira lekuak. 

2021 urtean zehar eskola batetik bestera ibiliko dira Nanoua konpainiako kideak haurrei presentatzeko haien lana. 

Mots clés: