Replay du samedi 8 mai 2021

Nerea Arrien, "Jende likidoa"

- Mis à jour le

Ttipitik du liburuen maitasuna Nerea Arrien idazleak.

Nerea Arrien "Jende likidoa"
Nerea Arrien "Jende likidoa" - Paula Arbide

Ttipia zelarik, Nerea Arrien-ek ezin zen geldirik egon, horregatik hasi zen liburuen irakurtzen eta geroago idazten ere. Bere baitatik ateratzen dena idazten du nori zuzendua izanen den pentsatu gabe. Nahiz eta bere lehen liburu gehienak haurrei zuzenduak izan, duela guti kaleratu du helduei zuzendua den "Jende likidoa" ipuin liburua. 

Garai likidoa, amodio likidoa, gai likidoak aipatzen ditu Nerea Arrien-ek bere ipuin bilduma horretan. Ura eta likidoak manera sinboliko batean erabili ditu, zinez ez ohizko maneran.
"Jende likidoa" liburu hori, Erein argitaletxearekin argitaratu du Nerea-k, edozein liburu dendan atxemanen duzue edota argitaletxearen webgunean

Mots clés: