Replay du samedi 19 septembre 2020

Ondarearen egunen kari, Irisarriko Ospitalea ondare zentroak programa eder bat proposatzen du

Urtero bezala irailean antolatzen dira ondarearen egunak ; Irisarriko Ospitalea ondare zentroak ere programa eder bat prestatu du.

Ospitalea ondare zentroa
Ospitalea ondare zentroa © Radio France - Ainhoa Altuna

Irisarri-n den Ospitalea ondare zentroa, herriaren erdi-erdian den komanderia zahar bat da, osoki berritua izan dena ondare zentro bat bilakatuz. 

Urtean zehar, erakusketak errezibitzen ditu bainan ere eskola batzuekin ateraldiak eta eginaldiak antolatzen beti ondareari buruz. 

Bistan dena urtero antolatzen diren Europako Ondarearen Egunetan parte hartzen dute eta aurten, programa eder bat proposatzen dute.