Replay du samedi 23 janvier 2021

Orientazio mintzaldi bat EH-ko garapen kontseiluaren esku

- Mis à jour le

Gazteak ongi orientatzeko plantan emana da ibilBIDE esperimentazio berria.

- le magazine en basque

Gaur egun, gure gazteak haien bidea atxemateko nahiko zaila da. Zer egin bizian? Zer eskolara joan? Nora? 

Nahiz eta gaur egun maila desberdinetako eskoletan baden orientazio kontseilari bat, ohartu dira orientazio hori azkenean ez dela egokia. Gazte ainitzek ez dakitelako azkenean zer ofizio edo ikasketa egin. 

Ondorioz, ibilBIDE esperimentazioa sortu dute Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseilua Akitaniarekin eta esperimentazio horretan, gaztea zentroan emanez zer ondorio baden ikusi nahi dute. 

2021ko urtarrilaren 26an, Angeluko Quintaou gelan, orientazio mintzaldi egun bat antolatua da eta bertan bertako aktore ainitz present izanen dira eta gazte batzuekin atelier batzuk plantan emanen dituzte. 

Nahiz eta lekuak beteak diren, interesatuak bazarete, mintzaldiak internet-en bidez segitzen ahal dituzue : societecivile-paysbasque.com webgunearen bidez. 

Galderarik baduzue, Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseilua deitzen ahal duzue eta haiek plazer handik lagunduko zaituzte. 

Mots clés: