Replay du mercredi 15 juillet 2020

Ortzaitzeko Kabalkada Azaroaren 7 eta 8rat gibelatzen dute

Irailaren 20 eta 27an egin ordez, erabaki dute berantago antolatzea, udazkenean

Ortzaitzeko plaza
Ortzaitzeko plaza - Ortzaitzeko Kabalkada

Ortzaitzeko Urzaiz elkarteak Kabalkada handia antolatzen du : 2019ko Uztailetik, taldeka, 100 bat herritarrek errepikak egiten dituzte, dantza, antzerki, kantu eta bertsoak lantzeko. 

COVID19-arengatik, eztabaidan egon dira, eta azkenean, erabaki dute ekitaldia 2020an mantentzea, bainan Azaroaren 7 eta 8an egitea.

Xehetasunak : Ortzaitzeko Kabalkada 2020