Replay du vendredi 16 octobre 2020

Ortzaizeko elizaren berrikuntza

2020ko urriaren 17an, larunbatez, mintzaldi publiko bat antolatua da Ortzaizeko elizan arratsaldeko 3-etan !

Ortzaizeko plaza
Ortzaizeko plaza © Radio France - Xexili Foix

Ortzaizeko eliza, Baxe Nafarroan diren elizekin desberdintzen da, lehenik herriaren beherean baita eta ez goialdean beste herrietan bezela. 

Bestalde harri gorri horrekin ere desberdintzen da eta dorreak dituen 7 aldeekin ere. 

Ez dakite xuxen noiz eraikia izan zen eliza hori baina jatorri guziak aipatuak izanen dira bihar, (2020/10/17) Ortzaizeko elizan antolatua den mintzaldi publikoan. 

Mintzaldi horretan, lau mintzalari izanen dira : 

- Jean-Baptiste Orpustan 

- Michel Berger 

- Isabelle Joly 

- Mano Curutcharry 

Deneri idekia da mintzaldi hori, hitzordua arratsaldeko 3-etan emana da !