Replay du mercredi 12 mai 2021

Otxoa's Team : Siberiako Husky zakurrekin, lera ibilaldia oihanean

Matiu Crusener-Mattei "musher" da eta "mushing" kirola egiten du : zakurrek tiratzen duten lera gidatzen du, neguan elurrean, edo kart bati esker mendi eta oihanean

Otxoa's Team elkarteko Matiu Crusener-Mattei, Ondres-eko oihanean, bere 6 Siberiako Husky zakurrekin, "kart" bati lotuak
Otxoa's Team elkarteko Matiu Crusener-Mattei, Ondres-eko oihanean, bere 6 Siberiako Husky zakurrekin, "kart" bati lotuak © Radio France - Xexili Foix

Matiu Crusener-Mattei Baionan handitu da, baserri batean, eta burasoekin, ttipitik mendian ibili da, akanpatzen eta kirola egiten. Gazte zelarik, "elur zakurrak" liburu batean deskubritu zituen, eta elurreko kulturari interesatu zen. Errugbi istripu baten ondotik, erdi paralizatua zelarik, familiak lehen zakurra, Siberiako Husky bat, oparitu zion, Vaika izena zuena : zakur honi esker, erredukazioa egin zuen, Vaika-k Matiuren bizikleta tiratzen zuen.

Matiu Crusener-Mattei Siberiako Husky zakur batekin
Matiu Crusener-Mattei Siberiako Husky zakur batekin © Radio France - Xexili Foix

Pixkanaka, beste zakur batzu, beti Siberiako Husky arrazakoak, hartu zituen, eta lera bat erosi zuen, elurrean entrenatzeko, 2014ean, Otxoa's Team elkartea sortu zuen.

Zakurrek korrika ibiltzea maite dute, egunean 40 kilometro egiteko gai dira. Astean, 5 aldiz entrenatu behar dira. Oihanean ibiltzeko, elurra ez den sasoinetan, hots urtean zehar, "kart" bat badu : karro bat, lau gurpilekin, gibeleko partean, "musher-gidaria" xutik egoten da, eta aintzinean, aulki bat bada, pertsona batentzat. Kart horri, 8 zakur lotzen ahal dira, bainan gehinetan, entrenatzeko, 6 zakur hartzen ditu : Negua, Gau, Apatxe, Joko, Ilun eta Nabar.

Otxoa's Team elkarteko Matiu Crusener-Mattei-k "kart"-a prestatzen du, zakurrak banan bana lotuz
Otxoa's Team elkarteko Matiu Crusener-Mattei-k "kart"-a prestatzen du, zakurrak banan bana lotuz © Radio France - Xexili Foix

Siberiako Husky hoiek elurra maite dute, bainan oihanean ongi sentitzen dira, hondarrean ibiltzen direlarik, ez dute patetan min. Entrenatzeko, kanpoko tenperatura kontutan hartu behar da : 15 gradu arte, kart-ari lotzen ahal dira, beroago baldin bada, beste manera batez entrenatzen dira, korrika eginez Matiurekin.

Otxoa's Team elkartearekin, Matiu Cruser-Mattei eskola eta ikastoletan animazioak proposatzen ditu, "mushing" kirola ezagutarazteko, bainan ez da aktibitate profesionala. 2022an, Laponiarat, Sami herrirat joaiteko asmoa du, 2 asteko espedizio batentzat : zakurrekin elur izoztuetan ibiltzeaz gain, Matiu Crusener- Mattei-k dokumental bat euskaraz filmatu nahi luke, eskoletan zabaltzeko, Laponiako eta Siberiako Husky zakurren historia eta kultura hobeki ezagutarazteko.

Siberiako Husky zakurrak, kart-ari lotuak, Ondres-eko oihanean, korrika
Siberiako Husky zakurrak, kart-ari lotuak, Ondres-eko oihanean, korrika © Radio France - Xexili Foix

Otxoa's Team kontaktatzeko :

Pour afficher ce contenu Facebook, vous devez accepter les cookies Réseaux Sociaux.

Ces cookies permettent de partager ou réagir directement sur les réseaux sociaux auxquels vous êtes connectés ou d'intégrer du contenu initialement posté sur ces réseaux sociaux. Ils permettent aussi aux réseaux sociaux d'utiliser vos visites sur nos sites et applications à des fins de personnalisation et de ciblage publicitaire.

Gérer mes choix