Replay du lundi 13 juillet 2020

"Owantshoozi", Xiberoan, eskuz eta berziklatu ekaiekin egiten diren kasketak

Europan ibili eta, Diddue eta Juana Etcheberry sorterrirat itzuli dira, eta Owantshoozi sortu dute

Owantshoozi enpresa sortu duten anai-arreba, Diddue eta Juana Etcheberry, Urdiñarbeko atelierrean
Owantshoozi enpresa sortu duten anai-arreba, Diddue eta Juana Etcheberry, Urdiñarbeko atelierrean © Radio France - Xexili Foix

Anai-arrebak dira, design eta modan diplomatuak, lan esperientziak Holanda, Frantzia eta Alemanian izan eta, kasketen enpresa sortu dute, eta "Owantshoozi" deitu (gazteek erabiltzen duten erranmolde bat, zentzu zehatzik ez duena, harridura markatzeko baliatzen dena).
Kasketak egiten dituzte Xiberoko hondarkindegietan bildu plastika eta larruarekin, kautxuzko botak edo gurpil pneumatikoak, eta parapenteko hegal oihalekin... Dena berziklatua da, salbu haria.

Urdiñarben, Owantshoozi atelierra
Urdiñarben, Owantshoozi atelierra © Radio France - Xexili Foix

Juana-k oihaletan marrazkiak inprimatzen ditu, serigrafiaz, Diddue-k etapa teknikoak kudeatzen ditu.
Kasketa guztiak pieza bakarra dira, 2 oren eta erdi behar dira  kasketa bat egiteko.

Saltegia Urdiñarben dago, departamendu bidea eta zentroaren gurutzamenduan. Atelierra bisita daiteke, bertan, nahi den kasketa osa daiteke, pieza desberdinak hautatuz, nahi den kolorean : idekia da astelehenetik ostiralerat 15etatik 19etarat.

Owantshoozi kasketak, Urdiñarben
Owantshoozi kasketak, Urdiñarben © Radio France - Xexili Foix
Mots clés: