Pantxix Bidart-ek diskoa atera du "eHe Errare Humanum Est"
Talde desberdinetan ibili eta, Pantxix-ek lehen diskoa, bakarka, ateratzen du
Pantxix Bidart hazpandarra aspalditik musika munduan ibiltzen da, gaztetik, gitarra jotzen du, kantatzen du... Anaia eta lagunekin, hard rock talde batean hasi zen, Mister Saguak, ondotik musika estilo lasaiagoak landu zituen, eta bereziki kantua eta polifoniak, Elaudi edo BBAX taldeekin.
"eHe Errare Humanum Est" da Pantxix-ek plazaratu duen lan berria, hontan : ainitz sortu du, musika eta melodiak, lan biziki pertsonala da, doinu ainitzekin, mila aurpegi duen diskoa dela erran daiteke. Musikari lagunak hontan aritzeko gomitatu ditu, Mathieu Haramboure (gitar apala eta moldaketak), Bastien Marianne (gitarra), eta Sébastien Desgrans (eskusoinua).
Diskoa Belarri disketxearekin atera du, eta Bandcamp webgunean deskubritzen ahal da.
- Musique
- Chant
- Euskara - Langue basque
- Afficher plus d'élements