Replay du vendredi 28 mai 2021

Patxi Garat

- Mis à jour le

Euskara zabaltzearen helburuarekin du sortu disko hori Patxi Garat-ek.

Patxi Garat
Patxi Garat © Radio France - Ainhoa Altuna

Duela zonbait urte orain ezagutzen dugula Patxi Garat kantari Saratarra. "Star Academy" frantses telebista emankizunetik pasatu zen 2003an eta geroztik bidea egin du musika munduan. Berak kantu eta disko zonbait ateraz gain, beste artista batzuentzat (abd. Louane) idatzi eta konposatu ditu musika batzu. 

Bada garaia orain nahia zuela euskaraz zerbait egiteko eta Christophe kantaria eta bere laguna zendu zelarik, hasi da bere kantu bat berriz hartzen euskaratuz hitzak ("Aline"). Orduan bere "Patxi en basque" diskoaren ideia burutatu zitzaion.
Frantses musika desberdinak hautatu, itzuli eta kantatzen ditu disko berri honetan.
Kantu batzuetan beste pertsona batzuekin ari da : "Ahantzi" kantuan, Sara Zozaya euskal kantariarekin ari da eta "Ilargiari galdegin"-ean, Miarritzeko ikastolako haurrekin batera kantatzen du. 

Garrantzitsua zen beretzat haurrak agertzea musika batean, euskara transmititu behar dela mezu gisa pasatzeko. Disko horren bidez, euskara zabaldu nahi du ahal bezain bat Frantzia, mundu eta Euskal Herri osoan.
"Patxi en basque" diskoa, musika denda guzietan atxemanen duzue, disko goxo eta ederra frantses musika beste manera batez ezagutzeko eta preziatzeko, bistan dena, euskaraz !! 

Mots clés: