Replay du mercredi 23 juin 2021

Pausun, lore eta landare mugaz gaindiko azoka, Ekainaren 27an

- Mis à jour le

Euskal Herriko xoko guztietatik etortzen diren lore eta landare saltzaileak Pausun elkartzen dira hilabeteko 2.garren eta 4.garren igandetan

Loreak azoka batean
Loreak azoka batean © Radio France - Xexili Foix

Ekainatik Urriaren bukaera arte, loreak eta landareak Pausun erosteko aukera izanen dugu : goizeko 8etatik arratsaldeko 2ak arte, Pausuko plazan, mota guztiak topatuko dira, bai lore freskoak, moztuak, baita ere potetan saltzen direnak.
Landare berde edo loredunak, tipi ala handiak, etxea edo baratzerako behar duzuena atxemanen duzue.

Hurrengo azoka, Ekainaren 27an izanen da.
Beste datak : Uztailaren 11 eta 25a, Agorrilaren 8 eta 22a, Irailaren 12 eta 26a, eta Urriaren 10 eta 24a.

Bestalde, Urruñako herriko etxeko plazan, larunbat goiz guziz, ekoizleen merkatua ere antolatzen da, aste guziz musika animazio desberdin batekin.