Replay du jeudi 21 janvier 2021

Sagartzea, sagarrondoak artatzeko ikastaldiak antolatzen dituen elkartea

- Mis à jour le

Elkarteak 31 urte 2021ean ospatuko ditu

Sagarrondoak
Sagarrondoak © Radio France - Xexili Foix

Sagartzea elkarteak Ipar Euskal Herrian diren sagarrondo mota desberdinak ikertu ditu, ainitz motak badira, sagarrak emaiten dituztenak jateko, sukaldatzeko eta sagarnoa egiteko.

Sagartzeak sagarrondoak nola artatu behar diren erakusten du, ikastaldiak antolatuz : neguan, arbolak mozteko, udaberrian, txertatzeko.
Hurrengo hitzorduak, arbolak mozteko beraz :

  • Urtarrilaren 23an, Saran (hitzordua 9etan Sarako plazan)
  • Otsailaren 6an Hazparnen (hitzordua 9etan Armand David lizeoaren sartzean)
  • Otsailaren 20an, Maulen (hitzordua 9etan, Agerriako sagardian)

Xehetasun gehiago nahi baduzue, ikastaldiendako izena emaiteko edo sagarrondo bat erosteko : Sagartzea - Beltxu - 64 120 Donaixti, eta 06 10 12 81 76

Mots clés: