Replay du lundi 5 avril 2021
Sarako Idazleen Biltzarra Urrian ospatuko da
38.garren edizioa, Bazkoz egin ordez, Urriaren 8tik 11rat iraganen da
COVID 19ak ez Sarako Idazleen Biltzarra geldiaraziko !
Betidanik Bazko asteburuan ospatzen da, bainan antolatzaileak egoera sanitarioari egokitzen dira, eta Urrian asteburu bat erreserbatu dute.
Lau egunez literatura Saran loratuko da, eta berrikuntza bat proposatuko da, eta horrela, "Ikusi Mikusi" haurrendako literatur festibala Sarako Idazleen Biltzarrari uztartzen zaio.
Lau egunak, idazleak eta literatura ohoreetan emaiteko :
- Urriaren 8 eta 9an, Ikusi Mikusi : ostiralean, eskolak errezebituko dituzte, larunbatean, haur eta familiak. Bi egunez, tailerrak, irakurketak, jokoak, euskal liburuen mundua deskubritzeko eta hobeki ezagutzeko
- Urriaren 10 eta 11an, Sarako Idazleen Biltzarra, igandean, publiko zabalari idekia, eta astelehenean, profesionaleri.
38.garren edizioarako, gai nagusi bat argitan emanen da : Emazteak euskal literaturan.
Mots clés:
- Livres
- Enfants
- Euskara - Langue basque
- Littérature
- Livres
- Salons
- Afficher plus d'élements