Replay du lundi 31 mai 2021

Senpereko laborantxa lizeoko gazteak Afrikeuskadi elkartearen baratzean

Marie-Lily Louzay Afrikeuskadi elkarteko lehendakariak baratze bat sortu du Donibane Lohitzuneko Akotz auzoan : saltzen dituen barazkien etekinak baliatzen ditu Kongoko Errepublikan, Kindoki herriko haurrak laguntzeko

Senpereko Saint Christophe laborantxa lizeoan den Peio Sansinea eta lagunak, Donibane Lohitzuneko Afrikeuskadi elkartearen baratzean, kakahueteak landatzen ari
Senpereko Saint Christophe laborantxa lizeoan den Peio Sansinea eta lagunak, Donibane Lohitzuneko Afrikeuskadi elkartearen baratzean, kakahueteak landatzen ari © Radio France - Xexili Foix

Senpere Saint Christophe laborantxa lizeoko erakasle batek ustegabean baratzea deskubritu zuen, bertan zegoen Marie-Liliy Louzay-rekin mintzatu zen, eta topaketa hortartik, partaidetza bat antolatu dute : hilabetean behin, bigarren urtean diren lizeotarrak eta erakasleak Akotzerat joaten dira, Afrikeuskadi elkartearen baratzean lan praktikoa egiteko.

Afrikeuskadi baratzean, Saint Christophe lizeoko gazteek ilarrak gehitu dituzte leka landareen artean
Afrikeuskadi baratzean, Saint Christophe lizeoko gazteek ilarrak gehitu dituzte leka landareen artean © Radio France - Xexili Foix

2021eko Martxoan, belarrak pikatu zituzten, lurra itzuli, eta tipulak landatu zituzten.
Bi hilabete berantago, Maiatzaren 20an, baratzerat berriz joan dira, lanean segitzeko : laborantxaren errealitateaz zuzenki ohartu dira : belarra berriz pusatu zen eta berriz moztu behar zen, tipulak eta ere Marie-Lily-k landatu zituen leka, ilar eta tomateak ongi handitu ziren, bainan bare eta karakoilek ere preziatzen dituztela...

Afrikeuskadi elkartearen baratzean, lizeotarrek belarrak kentzen dituzte
Afrikeuskadi elkartearen baratzean, lizeotarrek belarrak kentzen dituzte © Radio France - Xexili Foix

Lizeoko gazteek ariketa berezi bat egin dute : kakahuetea eta Afrikako ilar mota bereziak landatu dituzte. Haziak lurrean eman dituzte, eta uda aintzin eta ondotik, ikusiko dute landare hoiek nola handitzen diren.
Esperientzia aberasgarria gazte hoientzat, eta laguntza handia Afrikeuskadi elkartearentzat.

Senpere Saint Christophe lizeoko gazteak, erakaslea eta Marie-Lily Louzay, Afrikeuskadi elkartearen baratzean
Senpere Saint Christophe lizeoko gazteak, erakaslea eta Marie-Lily Louzay, Afrikeuskadi elkartearen baratzean © Radio France - Xexili Foix

Afrikeuskadi elkarteak kakahuete eta beste barazkiak saltzen ditu, eta biltzen duen diruarekin, hezkuntza eta osagarri zentro bat Kongoko Errepublikan garatzen du, Kindoki herrian, baztertuak diren haurrek bizi duina izan dezaten.

Afrikeuskadi elkartea
Afrikeuskadi elkartea © Radio France - Xexili Foix