Passer au contenu

Le média
de la vie locale

Publicité
Logo France Bleu

Simone Veil pastorala : karguak banatu dituzte Muskildin

À retrouver dans l'émission
Par

Muskildiko herritarrek "Simone Veil" pastorala prestatzen dute : Otsailaren 26an, karguak banatu dituzte

Simone Veil pastorala Musikildin prestatzen dute : Sophie Larrandaburu kantu eramailea, Maite Davant errejenta, Aizpea Claverie-Chimix (Simone Veil haurra), Maialen Urrutiaguer (Simone Veil süjeta) eta Battitte Berrogain (pastoralaren idazlea)
Simone Veil pastorala Musikildin prestatzen dute : Sophie Larrandaburu kantu eramailea, Maite Davant errejenta, Aizpea Claverie-Chimix (Simone Veil haurra), Maialen Urrutiaguer (Simone Veil süjeta) eta Battitte Berrogain (pastoralaren idazlea) © Radio France - Xexili Foix

Muskildiko herritarrek Simone Veil pastorala prestatzen dute, 2022ko udarako. Battitte Berrogain-ek testua du idatzi, Maite Davant errejentak parte hartzen duten 94 herritarrak zuzentzen ditu, horien artean, 14 dantzari eta 10 haur. Sophie Larrandaburuk koroak eta kantuak antolatzen ditu. Mustrakak Urtarrilan hasi dira, Posonpes gelan.

Maite Davant errejenta mustraka denboran, herritarrekin baterat
Maite Davant errejenta mustraka denboran, herritarrekin baterat © Radio France - Xexili Foix

Otsailaren 26an, Battitte Berrogain eta Maite Davant-ek karguak banatu dituzte : Maialen Urrutiaguer 19 urteko gaztea Simone Veil süjeta izanen da, eta Aizpea Claverie-Chimix izanen da Simone Veil gaztea.

Battitte Berrogain eta Maite Davant-ek Simone Veil pastoralaren karguak banatu dituzte
Battitte Berrogain eta Maite Davant-ek Simone Veil pastoralaren karguak banatu dituzte © Radio France - Xexili Foix

Simone Veil pastoralaren afitxa lehiaketa Martxoaren 15a arte idekia da, formatu handian (40x60zm) helarazi behar dira Muskildiko herriko etxerat edo emailez, simoneveilpastorala@gmail.com helbiderat.

Simone Veil pastoralean parte hartzen duten herritarrak kantuz, mustrakan
Simone Veil pastoralean parte hartzen duten herritarrak kantuz, mustrakan © Radio France - Xexili Foix

Pastorala hiru aldiz presentatuko dute, Uztailaren 24 eta 31an, igandez, eta Agorrilaren 6an, larunbatez.

Épisodes

Tous les épisodes

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3
Publicité
Logo France Bleu