Replay du samedi 1 mai 2021

"Sortaz sorta" Luhusoko Polliki dantza taldearen sorkuntza berria

- Mis à jour le

Duela bi urte proiektu hori lantzen ari direla.

Sortaz sorta
Sortaz sorta - Luhusoko Polliki dantza taldea

Polliki dantza taldea, Luhusoko dantza taldea da. Duela 20 bat urte sortu izan zela kabalkada proiektu baten inguruan. Geroztik taldea hemendatuz joan da eta gaur egun heldu eta haur-eskolaren artean, 100 bat lagun biltzen ditu. 

2019an, haien 20 urtean ospatzen zituzten eta orduan sortu zuten ikusgarri berezi bat. Horren ondotik, dantzariek beste sorkuntza baten gogoa izanik, erabaki zuten beste baten inguruan biltzea. Horrela sortu zen "Sortaz sorta" sorkuntzaren ideia.  Udazkenaren irudiarekin biziaren metafora edo ikuspegi bat eman nahi dute sorkuntza horretan. Momentu goxoak eguzkiaren eta krisiak ekaitzekin. 20 bat dantzarik parte hartzen dute proiektu horretan hainbat musikarirekin.  2021ko udan espero dute haien ikusgarria publiko ainitzinean ematea. Jadanik 3 hitzordu dituzte : EHZ, Bidarraiko besta datetan eta Makeako besta datetan. 

Xehetasun guziak : hemen.

"Sortaz sorta"-ren proiektuaren aurkezpen bideoa : hemen