Te eta kafeak Donibane Lohitzunen : Deuza Etxeak 100 urte !
Saltegi famatua Garat karrikan kokatua da, elizatik hurbil
1920an, Pierre Amespil eta Laurent Althabé elkartu ziren, eta Deuza Etxea sortu zuten : kafea txigortzen eta saltzen zuten. "Deuza", hitz joko bat da, "bi A", frantsesez "Deux A", nagusien bi izenen lehen hizkia hartuz.
Saltegia saldua izan zen (Felix Ospital, Pilar Irazusta, Pierre Boislève), eta 2014, Peio Elgorriagak erosi zuen : 6 hilabetez formakuntza egin zuen, eta Deuza Etxearen segida hartu zuen, leku horren izpiritua zainduz.
Kalitatezko kafeak, zuzenki Hego Ameriketan erosten ditu, ekoizle tipieri prezio duina segurtatuz, 12 mota desberdin (8 biologikoak), 140 te, te nahasketa eta tisanak... hautu handia bada, eta gero eta erreferentzia biologiko gehiago proposatzen da.
Deuza Etxeak Ecocert labela badu : galdera bat, aholkuak behar badituzue, ez duda, erantzunan saltegian atxemanen duzue, eta goizean pasatzen bazarete, kafea nola txigortzen den ikusiko duzue ! Hitzordua Donibane Lohitzuneko Garat karrikako 18an.
- Cuisine
- Bio (produits)
- Commerce
- Afficher plus d'élements