Txirrind'Ola : bizikletaren erabilpena sustatzen duen elkartea
Txirrind'Ola elkarteak aurten 10 urte ospatuko ditu
Txirrind'Ola elkarteak hiru ardatz nagusi ditu :
- atelier parte hartzaileak animatzea, kideek ikas dezaten bizikleta konpontzen eta entretenitzen
- bigarren eskuko bizikletak eta piezak berreskuratzea, berziklatzea, eta prezio ttipietan saltzea
- bizikletaren erabilpena usutatzea eta garatzea
Txirrind'Olak bizikleta ongi gidatzeko atelierrak proposatzen ditu, bizikleta ibilaldiak antolatzen ditu, bizikletak "tatuatzeko" (zenbaki bat zizelkatzen) egunak fibkatzen ditu, haurrendako bizikleta trukaketa ere eskaintzen du.
Txirrind'Olak parte hartzen du "Coup de Pouce Vélo" dispositiboan : horri esker, jendeek 50 euroko laguntza ukan dezakete, bizikleta bat eskuratzeko, konpontzeko, edo bizikleta eskolan ibiltzeko. Dispositibo hori Martxoaren 31a arte zabalik da : orain arte, 1000 bizikletentzat dispositiboa aplikatua izan da Txirrind'Olan.
Txirrind'Ola Baionan da, 56 Marines etorbidean.
- Société
- Vélo
- Vie associative
- Afficher plus d'élements