Replay du dimanche 22 novembre 2020

"Une chanson, une histoire du Pays Basque" liburua

Kronika bat izan eta gero, liburu bat bilakatu da, Jean-Claude Mailly eta Gorka Roblès-en "Une chanson, une histoire du Pays Basque".

Une chanson une histoire du Pays Basque
Une chanson une histoire du Pays Basque - Une chanson une histoire du Pays Basque

Hiru urtez, goizero, Jean-Claude Mailly, Urdin Euskal Herri irratiko animatzailea eta Gorka Roblès kronikagileak, "Une chanson, une histoire du Pays Basque" kronika proposatu dute Urdin irratiko antenan. 

Haien helburua : euskal kantu batzuen historien kontatzea jendeeri. 

Hori eginez, ohartu dira kantu batzuk historia harrigarriak dituztela. 

Luzaz elgarrekin mintzatu ondoren, erabaki dute kronika hori liburu batez bilakaraztea. 

Horrela sortu da 12 kanturen historiak kontatzen dituen liburu hori. 

"Une chanson, une histoire du Pays Basque" liburu horretan, euskal kantu famatuak atxematen dira, haien historio harrigarri edo irringarriekin. 

Horrez gain, liburuaren bukaeran, kantu horiek biltzen dituen CD bat atxemanen duzue. 

Liburu horren erosteko Atlantica edizioen webgunera joaten ahal zarete bainan ere Baionako liburu denda ainitzetan.

Mots clés: