Replay du vendredi 1 mars 2019

Urdiñarbeko maskaradan dantzari beltzak !

Dantzari beltzak
Dantzari beltzak © Radio France - Xexili Foix

Xiberoan, ihauteriak maskaradaren bidez ospatzen dira.

Urte guziz, herri bateko gazteek "maskarada" antolatzen dute, eta 4 hilabetez, Urtarrilaren hastapenetik Bazkorat, igande guziz, herriz herri ibiltzen dira.

Aurten, Urdiñarbek du maskarada egiten : ainitz gazte izanik, ainitz dantzari ere, bi dantzari talde dituzte, Gorriak, eta guutiago ikusten direnak, dantzari Beltzak.

Dantzari Beltzak
Dantzari Beltzak © Radio France - Xexili Foix

Maritxu kantiniersak bigarren aldikotz parte hartzen du maskaradan, gazteago zelarik, jadanik aritu zen.

Dantzari Beltzak
Dantzari Beltzak © Radio France - Xexili Foix

Bestalde, Beltzeriaren buruzagia, Kabana, pertsonai garrantzitsua da, redikua egiten duena, herrietako berriak zabalduz, manera berezian.

Kabana
Kabana © Radio France - Xexili Foix

Hurrengo maskaradak Urdiñarbeko gazteekin, goizeko 10etan barrikadak, herrian sartzeko, 15etan, maskarada :

- Martxoaren 3an, Barkoxen

- Martxoaren 10ean, Idauze Mendin

- Martxoaren 17an, Garindainen

- Martxoaren 24ean, Larrainen

- Martxoaren 30ean, larunbatez, Alozen

- Apirilaren 7an, Hokin

- Apirilaren 14ean, Muskildin

- eta azken emanaldia, etxean, Urdiñarben, Apirilaren 21ean