URMUGA kontzertu handia Baigorriko Etxauzian, Uztailaren 26an
Ertz luze batek gurutzatzen du Euskal Herria mendebaletik ekialdera, eta urak Kantauri eta Mediterraneo itsasoetara banatzen ditu: ertz luze eder honek Urmuga izena du
URMUGA horrek Euskal Herriko lurraldeak josten ditu : Uztailaren 14ean hasita, 3 mendizale taldeak gailurrez gailur, mendiz mendi ibiltzen dira, eta tontor batzuetan, kontzertuak antolatzen dira.
Horrela, Uztailaren 26an, Baigorriko Etxauz jauregian, 18,30etan, Donostiako Orfeoia, Et Incarnatus Orkestra, Niko Etxart, Xendarineko Ahizpak, Eltzegor, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Baigorriko Gaiteroak, baita Gorka Benitez, Juantxo Zeberio Etxetxipia, Ander Zulaika eta Itsaso Etxebeste musikariak ariko dira.
URMUGAko hurrengo geldialdiak, Uztailaren 28an, Orhin, Euskal Barrokensemble taldearekin, 15etan, eta Uztailaren 30ean, Orhin, Donostiako Orfeoiarekin, 12etan.
Xehetasun gehiago : URMUGA