- Accueil
- Nouvelle-Aquitaine
- Pyrénées-Atlantiques
- Culture
- Spectacles
- Urruñako antzerki eskolaren liburua
Urruñako antzerki eskolaren liburua
Hilabete bakoitzarentzat ipuin eta bertso bat atxemanen duzue Urruñako antzerki eskolaren "Urtaroak" liburuan.
2019ean antzerki eskola baten montatzea ideia ukan ondoren, 2020ko martxoan argia ikusi du Urruñako antzerki eskolak. 7-8 kidek osatzen zuten garaian. Bi helburu nagusirekin montatua izan da antzerki eskola hori :
- Antzerkia proposatzea Urruña eta inguruetan haurrentzat
- Aisialdi bat EUSKARAZ proposatu
2020ko urrian hasi ziren lehen klaseak eta 6 eta 12 urte arteko 15 bat haurrek parte hartu dute. Klase horiek Berttuli elkartean iragaten dira, oraindik antzerki eskolak lokal publikorik ez duelako lortu Herriko Etxearen partetik.
Kurtsoak finantziatzeko, liburu baten idaztea erabaki dute eta "Urtaroak" liburua sortu da ; hilabete bakoitzarentzat, ipuin eta bertso bat marrazki eder batzuekin ikusten ahal dira. Dena euskaraz idatzia da bainan euskara erres batean, euskaldun berri eta euskara ikasten ari diren guziei ulergai izan dadin.
Liburu eder hori eskuratu nahi baldi baduzue, manera desberdinak badira, edo Urruñako Leclerc saltegian, edo telefonoz 06 43 07 84 04 zenbakira deituz edo haiekin harremanetan sartu sare sozialen bidez (haien facebook-a).