Toutes les émissions

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

L'Arcusgi
L'Arcusgi - Petru Stefanaggi

Urruñan, Azaroaren 26an, kontzertua L'Arcusgi korsikar taldearekin

Diffusion du mardi 21 novembre 2017 Durée : 27min

Urruñako ikastolak udazkeneko kontzertu handia antolatzen du, Azaroaren 26an, Urruñako gelan 16etan.

Urte guziz bezala, lehen partean, ikastola eta Piarres LArzabal kolegioko ikasleek kantatuko dute.

Ondotik, korsikar talde famatua den l'Arcusgi ariko da.

L'Arcusgi taldean, 8 kantari dira, 5 musikari, taldea sortu zen 1984ean, usu Euskal Herrirat etorri dira, eta asteburu hontan, 3 kontzertu emanen dituzte : Azaroaren 24ean, kantu afaria Pausuko Xaia ostatuan (erreserbatzeko, 05 47 75 07 02), Azaroaren 25ean Leitzan, eta Azaroaren 26an Urruñan.

Urruñako kontzertuan bilduko den dirua baliatuko dute ikastolako berogailua aldatzeko.

Txartelak aintzinetik salgai dira 12 eurotan, Urruñako Batika ostatuan, Dongaitz Trinketean, Pausuko Xaia ostatuan eta Segurako Elorripe ostatuan.

Azaroaren 26an, txartelak Urruñako gelaren sartzean salduko dira, 15 eurotan.