Émissions Toutes les émissions

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h30. Dimanche à 12h05

21min

Xiberoko Maskarada Urtarrilaren 22an, neguko lehen emanaldia Ezpeizen

le vendredi 20 janvier 2017
Podcasts : iTunes RSS
Maskarada
Maskarada

2017ko Xiberoko maskaradak, Pettarra eskualdeko 6 herritako gazteek emanen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamabost bat agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 22an iraganen da Ezpeizen eta azkena apirilaren 30ean Ürrüstoi-en. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste hainbat herritan ibiliko dira.

Xiberoko Jauna elkarteko kideek dute aurtengo maskarada aurkeztuko, hots Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikileko gazteek.

Egitaraua

Urtarrilaren 22a, igandea: Ezpeize

Urtarrilaren 29a, igandea: Gotaine

Otsailaren 5a, igandea: Altzai-Lakarri

Otsailaren 12a, igandea: Altzürükü

Otsailaren 19a, igandea: Müskildi

Otsailaren 26a, igandea: Pagola

Martxoaren 4a, larunbata: Maule

Martxoaren 11a, larunbata: Idauze

Martxoaren 18a, larunbata: Iruri-Zalgize

Martxoaren 26a, igandea: Urdiñarbe

Apirilaren 2a, igandea: Larraine

Apirilaren 9a, igandea: Hoki

Apirilaren 16a, igandea: Barkoxe

Apirilaren 23a, igandea: Gamere

Apirilaren 30a, igandea: Ürrüstoi

Errejenta : Allande Davant

Dantza irakaslea : Margot Fauri