Replay du jeudi 25 juin 2020

XILABA bertsulari txapelketa udazkenean iraganen da

Bertsularien Lagunak elkarteak datorren udazkenean XILABA 2020 Bertsulari Txapelketa iraganen dela jakinarazten du

XILABA txapelketan parte hartuko duten bertsulariak
XILABA txapelketan parte hartuko duten bertsulariak - Bertsularien Lagunak

Covid-19 izena hartzen duen pandemia izanik ere, 2020ko XILABA Irailaren 19an Hiriburuko La Perle gelan hasi eta Azaroaren 21ean Donibane Lohizuneko Jai Alaiean bururatuko den 10 saioko txapelketa izanen da. Ia asteburu guziez bertsu saioak antolatuko dira.

28 bertsularik parte hartuko du lehiaketa hortan, sekulan ikusi gabeko kopurua : Aitor Servier Etxexuri, Amets Arzallus Antia, Battitt Crouspeyre, Bittor Thicoïpe, Bixente Hirigarai, Egoitz Zelaia, Elixabet Etxandi Goienetxe, Gillen Hiribarren, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo, Odei Barroso Gomila, Oier Urreizti, Oneka Arteaga Olasagasti, Ortzi Idoate, Patxi Iriart Hiribarren, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkat eta Xumai Murua Berra.

Xehetasunak : Bertsularien Lagunak Elkartea