Replay du samedi 16 janvier 2021

XVIII. eta XX. mendeetako euskal migrazioei buruzko mintzaldiak

- Mis à jour le

Euskal migrazoei buruzko lana laster presentatua izanen da Baionan

EMILA
EMILA - EMILA

Ongi dakigu duela aspaldi euskaldunak munduan zehar ibili eta mugitu direla. Gaur egun oraindik euskaldun ainitz atxematen dugu munduaren leku desberdin ainitzetan eta hori haien arbasoak garaian migratu zutelako da gehienetan. 

Ohartzen gira munduan zehar diren euskal gehienak Amerika Latinan atxematen direla. 

Hori da landu izan den gaia Baionako zonbait ikerle eta irakasleen esku. 

Duela 3 urte ko-antolkuntza batean lanean aritu izan dira Beñat Cuburu eta Isabelle Tauzin beste ikerle batzuekin batera. EMILA deitzen da proiektu hori eta unibertsitate desberdin ainitzekin batera lanean aritu izan dira ; hau da, Bordaleko Montaigne unibertsitatea, UPPA unibertsitatea, Euskal Herriko Univertsitatea (EHU), Bordaleko unibertsitatea eta Limoges-eko unibertsitatea. 

Lan hori guzia publikoki emateko gogoa dute orain eta horregatik mintzaldiak antolatuak izanen dira bai Baionako museoan maiatzaren 17an bainan ere Baionako IUT-an maiatzaren 18an. 

Prioektu horretan ere sortu dira bi obra, liburu bat "Emigrer au mexique à 15 ans" et dokumental bat "Parole de basque" ; bi obra horiek Beñat Cuburu-k proposatzen ditu. 

Xehetasun guziak : https://emila.hypotheses.org/