Replay du mardi 29 septembre 2020

Ziburuko Arte Eltzegintza erakusketa, Baionako Euskal Museoan

Ziburuko Arte Eltzegintzaren historia 1919an hasi zen

Ziburuko Arte Eltzegintza : 4 gela desberdinetan, eltze famatuen historia agertzen dute
Ziburuko Arte Eltzegintza : 4 gela desberdinetan, eltze famatuen historia agertzen dute © Radio France - Xexili Foix

Ziburuko Arte Eltzegintzari buruzko erakusketa aparta proposatzen du Baionako Euskal Museoak, 2021eko Urtarrilaren 3a arte : 45 pertsona eta museoak 250 pieza prestatu dituzte, sekulan ikusi ez den bilduma !

Lehen urteetan, 1920.garren hamarkadan, eltzeak Greziako Antikitateko estilotik inspiratzen ziren, forma eta gaien aldetik, eta aski fite, 1925etik goiti, "euskal estiloa" garatu da : gizon-emazteak, mendiak, etxeak, pegarrak iturrian, pilota, arrantza.... Arrakasta handia zuten, garai haietan, jendea tokiko kultureri interesatzen baitzen (1924ean ideki zen, adibidez, Baionako Euskal Museoa).

Azken piezak Zibuko labetik atera ziren 1995ean.

Ziburuko bi plater eder, Euskal Museoan
Ziburuko bi plater eder, Euskal Museoan © Radio France - Xexili Foix
Ziburuko poteriak : 1945tik goiti, apainketa zehatzagoak eta forma gehiago sortu ziren
Ziburuko poteriak : 1945tik goiti, apainketa zehatzagoak eta forma gehiago sortu ziren © Radio France - Xexili Foix
Baionako Euskal Museoa
Baionako Euskal Museoa © Radio France - Xexili Foix
Mots clés: